Horrela, bat batean, Donostiako talde bat gara (Alex Ubago, La Oreja en Off, etab. bezala ) baina …… “ezberdinak”. Bi hamarkada ditugu gure bizkar gainean, musika giroan bandera txarrenak altxatuz: zintzotasun eta koherentziarena. Horra emaitza. Horregatik, ez da harritzekoa gure zuzenetan Belen Estebanek baino ostia txarragoa erakustea.
Ia ezerk ezagutuak, goragale bihurtu den saltsa hau manipulatzen dutenek baztertu gaituzte, baina batez ere, eszenatokia gurekin konpartitu duten taldeek errespetatuak. Ez dugu “motorik” saltzen; abestiak egiten ditugu. Ez dugu “fans”ik, jarratzaileak ditugu. Horrek balio eta betetzen gaitu. Horrelakoak gara, horretaz eginak gaude.
Disko bat benetan ZERBAIT esan behar dugunean argitaratzen dugu, gure jarrera ez da interes edo diskoetxeen estrategia komertzialen menpe. Multinazionalek “kultoko taldea” deitu digute, baina bere itxurakeriak ezingo digu inoiz begietara begiratu.
Beraz, orain errabiari, pozoinari eta suari espoleta kanporatzeko momentoa iritsi da. Ez dugu gure metraila barreiatzen zu zauritzeko, baizik eta zure barrenak bizirik, osoak, estariak senti ditzazun –ezkardak emozionalak dira-. Zure azala zeharkatzen dugu ez erauzteko, baizik eta hazi iraultzailea ereiteko. Nahi ta nahiez, zure existentzia,gurea, berez, garaipena da. Ez du kontatzen, ez du balio, ez da aldatzen merkatu batean…. baina gurea da. Gurea da! Gaur Historia hasten da:
“Ahaztarazi”